Kirol desafioa, berastegiarrentzat

Ataria 2013ko ekainaren 11

Giro polita izan zuten larunbatean Berastegi eta Zizurkilen arteko herri kirol deman. Euriaren ondorioz, pilotalekuan egin behar izan zuten azkenean, eta 200 lagun inguru gerturatu ziren ikuskizuna bertatik bertara ikustera. Azkenean, doi-doi izan bazen ere, etxekoentzat, berastegiarrentzat, izan zen garaipena. Kirol desafioaren ondoren, herriko elkartean bazkaldu zuten, eta arratsaldean pintxo potea egin zuten bi herrietako kideek elkarrekin. maria jesus labaien

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!