Alpinokoen irteera, Gernikara eta Elantxobera

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko ekainaren 11

Alpino Uzturrek irteera antolatu du iganderako. Txangoa Gernikatik Elantxoberainokoa izango da, eta Atxarre (312 m) eta Ogoño (305 m) mendiak igoko dituzte; sei orduko iraupena izango du ibilaldiak. Autobusa San Frantziskotik irtengo da, 07:30ean. Bazkideek 11 euro ordaindu beharko dute autobusa, eta bazkide ez direnek 13 euro. Izen-ematea: 943 65 27 89 edo alpinouzturre@hotmail.com.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!