Izena eman daiteke jada, larunbateko 3x3 saskibaloi txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko ekainaren 11

Pasa den astebururako aurreikusitako Saski Gaua, ekainaren 29ra aldatuko dutela jakinarazi du TAKEk

TAKEk urtero antolatzen duen 3x3 saskibaloi txapelketa larunbat honetan izango da, eta izen ematea zabalik da jada, http://www.takesb.com web atarian.

Helduen kuadrilla arteko Street Basket txapelketa hau XV.a izango da, eta betiko moduan San Frantzisko pasealekua bilakatuko dute kantxa, 15:30etik 21:00etara.

Talde bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu izena emateagatik, eta parte hartzaile bakoitzari kamiseta bat oparituko diote. Horrez gain, honako sariak ere izango dira: irabazleentzat, 4 afari Fronton jatetxean eta jakien saski bat; bigarrenentzat 4 afari Orue erretegian eta hirugarren sailkatuentzat 4 afari Beti Alai jatetxean. Sari berezia, berriz, Photokafek eskainiko du.

Alebin eta infantilei dagokienez, berriz, 09:00etatik 13:30era bitarte jokatuko dituzte norgehiagokak, Gernikako Arbola lorategietan. Irabazleek Shanti Kirolaken erabiltzeko 400 euroko txartela eskuratuko dute, eta txapeldunordeek, berriz, 200 euroko txartela.

Saski Gaua ekainaren 29ra

TAKE saskibaloi klubaren 25. urteurrenaren harira, 4x4 Saski Gaua antolatu zuten, Euskal Herria plazan, pasa den ekainaren 8rako. Eguraldi txarra medio, ordea, egitasmoa atzeratzea erabaki zuten.

Horrela, elite mailako gizon-emakumeen partidak ikusteko aukera ekainaren 29an izango dela jakinarazi dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!