Ingurumenaren Egunaren harira, Villabona, Anoeta, Irura eta Zizurkilgo eskoletako ikasleak bildu ziren atzo Villabonako plazan. Urtean zehar biodibertsitatearen gaia landu dute gazteek, eta ikasi dutena helarazi zieten herritarrei. Bertan izan ziren, baita ere, udaletako ordezkariak. Ekitaldia dantza eginez amaitu zuten. i.t.