Bengoetxea buruz buruko txapelketatik at geratu da

Ataria 2013ko ekainaren 4a

Buruz Buruko Pilota Txapelketatik kanpo dago Oinatz Bengoetxea leitzarra. Irujok 22 eta 13 irabazi zion herenegun Atano III.a pilotalekuan jokatu zuten partida. Iberokoa Bengoetxea baino gehiago izan zen, eta hori bere kolpean frogatu zuen. Leitzarra saiatu zen, eta arriskatu zuen, baina ezer gutxi egin ahal izan zuen partidari buelta emateko.

Bestalde, Herriarteko Txapelketari dagokionez, Bidegoianek, Tolosak eta Zizurkilek lortu dute aurrera egitea. Bidegoianek 2-1 irabazi zion Alegiari, eta orokorrean 4-2 izan zen emaitza. Tolosak ere 2-1 irabazi zion Berrobiri, eta emaitza orokorra 4-2 izan zen. Zizurkilek ere 2-1 garaitu zuen Bergara, 4-2ko emaitza orokorrarekin irabazi zuen. Amezketa ere txapelketatik at geratu da, Hernaniren aurka 3-0 galdu baitzuten, eta orokorrean, 5-1.

Bestalde, Migel Soroaren Oroimenezko I. Ogiberri Txapelketan, Dario-Sarasak 22-21 irabazi zuten, Larunbe-Xane Imazen aurka, promesen mailan. Kadeteen mailan, Peña-Martijak 22-8 irabazi zuten Okiñena-Martinezen aurka, eta elite mailan, Agirre-Telletxeak 22-13 irabazi zuten Ansotegi-Lasaren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!