Otaegi hirugarren, eta Rekondo laugarren

Ataria 2013ko ekainaren 4a

Ez zen ezustekorik izan herenegun Azpeitian jokatu zen Urrezko Aizkora Txapelketako finalean. Floren Nazabal izan zen garaile, eta alde handiarekin, gainera. Bigarren Aitzol Atutxa geratu zen, eta Otaegi zizurkildarra eta Rekondo leitzarra hirugarren eta laugarren geratu ziren, hurrenez hurren.

Sei lan egin zituzten, eta horietatik lauretan Etxarrikoa izan zen nagusi. Bigarenari ia hiru minutuko aldea atera zion, hirugarrenari lau minutuko aldea, eta laugarrenari ia bostekoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!