Leitzako Udalak ohiko osoko bilkura egingo du, gaur, 19:00etan hasita. Hamabi puntuko gai ordena izango dute. Besteak beste, Hirigintza planaren aldaketa puntuala, Aritzeko bideari dagokion katastro aldaketa eta 2013ko aurrekontuaren 2. eta 3. aldaketak onartzea izango da. Bi mozio ere izango dituzte: AHTko dirutza udalerrian eta herritarren beharretara bideratzeko eskaera eta bestetik, haur eskolaren finantziazioa.