Ramon Saizarbitoriak eskuratu du 2012ko 111 Akademiaren Saria Martutene eleberriarengatik. 111 Akademiako irakurleek hasieratik hala erabaki zuten, eta asteazkenean ospatu zen saria emateko ekitaldia Andoaingo Bastero kulturgunean: Ana Carrere Andoaingo alkateak eman zion larruz enkoadernaturiko obra saritua, eta Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordearen eskutik jaso zuen diploma.