Garbilekuen informazioa eskura

Ataria 2013ko maiatzaren 24a

Leitzako Aieneko garbilekuan panel informatiboa jarri berri du udalak. Bertan, garbilekuen funtzioa deskribatzen da eta garbitzeko erabiltzen ziren ontziak, etxeko jaboia edo sabea edota arropa eramateko saskiak nolakoak ziren azaltzen da. Horrez gain, 1866. urtean eraikitako Aieneko garbilekuari buruzko azalpenak ematen ditu, eta baita Aresoko garbileku bereziaren inguruan ere. Halaber, antzina Leitzan zeuden lau garbilekuen inguruko informazioa ematen du. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta katalunieraz jarri dute informazioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!