Oinezkoen irisgarritasun plana osatzeko azken bilera astelehenean egin zen. Diagnostikoa osatzerako unean, herriko hainbat eragilek oinezkoentzako bide nagusiak zuzenean aztertu dituzte, udal teknikarien laguntzaz. Behin azterketa eginda, gauzatu beharreko irisgarritasun obretan, aintzat hartu beharko liratekeen irizpideak eta obren lehentasunak zehaztu dituzte. Adostasunez, Rondilla kalea eta San Frantzisko pasealekua aukeratu dituzte hobekuntza lanen abiapuntu gisa.
Udalak, lehentasunak kontuan hartuta, obrak bi eremu horietan hasiko direla esan du. Horrez gain, aurrera begira, urtez urte egitasmo horrekin jarraitzeko asmoa agertu du: «Beraz, bildutako informazioak urteetan zehar egingo den plana egituratzeko balio izan du».