Langaurre Eguneko bazkari txartelak salgai

Ataria 2013ko maiatzaren 23a

Ekainaren 9an Langaurre Eguna ospatuko dute. Bazkarirako txartelak erosteko aukera hilaren 31ra bitarte egongo da, eta Iskiñan, Erretiratuenean, Kurpilen eta kultur etxean jarri dituzte salgai. Bestetik, egun horretan ezingo da Langaurrera kotxez igo. Antolakuntzak autobus zerbitzua ezarri du. Igotzeko 11:30etik 13:30era ibiliko da, eta jaisteko, 18:30etik 20:30era.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!