Bertsozale Elkarteak hainbat ikastaro antolatzen ditu urtero, bertso eskolei begira. Tolosaldeko Harituz Bertsozaleen Elkarguneak, hiru aukeratu ditu ikasturte amaiera honetarako, eta Xabier Amurizak Amezketan eskainitakoa izan da lehena: Xabier Amurizarekin hizketan. Jende asko elkartu zen bere hitzak entzuteko. Hurrengo saioa Amasan izango da, eta Unai Iturriagak Zelan epaitzen da (dugu) umorea txapelketan? hitzaldia eskainiko du, hilaren 29an. Azkenik, Tolosan Maialen Lujanbio ariko da ekainaren 6an, Gaiaren trataera, bertsolarien aldetik jorratuz.