Hitzaldi eta emanaldi sorta Lizartzako kultur astean

Ataria 2013ko maiatzaren 23a

Gaur ekingo dio Lizartzako Kultur Asteak Ameriketatik ikus-entzunezkoaren emanaldiarekin. Larunbatera bitarte hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izango da. Etzi, esaterako, pilotaren txanda izango da, Udaberriko pilota topaketak izango baitira pilotalekuan. Igandean, berriz, antzerkia, bertsoa eta poesia batzen dituen Imanol Kamio, Ander Lizarralde, Unai Muñoa eta Aitor Atxegaren Ez gara palestinaz ari emanaldia izango da. Elikadura burujabetzaz, landareez edota sineskeriez hitzaldiak izango dira, eta azken egunean, larunbatean, mendi irteera, musika emanaldia eta bertso afaria izango dira. Hitzaldi eta ikuskizunak kultur gunean izango dira ikusgai.

Herritar guztiak gonbidatu dituzte kultur asteko ekitaldietan parte hartzera.

Egitaraua

Maiatzak 23, osteguna. Naiara Aginako eta Mikel Labaienen Ameriketatik ikus-entzunezkoa, 20:00etan.

Maiatzak 25, larunbata. Udaberriko pilota topaketak, 11:00etan.

Maiatzak 26, igandea. Ez gara Palestinaz ari emanaldia, 18:30ean.

Maiatzak 27, astelehena. Elikadura burujabetzari buruzko hitzaldia, EHNEren eskutik, 20:00etan.

Maiatzak 28, asteartea. Landareei buruzko hitzaldia Jagoba Errekondorekin, 19:00etan.

Maiatzak 29, asteazkena. Magia, sineskeria eta sorginkeriaren historia Euskal Herrian, Olatz Etxeberriarekin, 20:00etan.

Maiatzak 30, osteguna. Greba orokorra.

Ekainak 1, larunbata. Mendi irteera, Pagoluze eta Leizegaiztora, 09:00etan abiatuta; 19:00etan, Euskal kantugintzaren historia, Andoni Tolosaren saioa; ondoren, bertso afaria elkartean, Egaña eta Lizasorekin.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!