Aresoko aurtengo festetan frontenis txapelketa antolatzeko asmoa dute. Festetan finalak jokatuko lirateke, eta horretarako, aurretik ligaxka egingo dute. Udaletik herritar oro animatu dute parte hartzera. Izena emateko orriak Sastinean jarri dituzte. Bikoteak mixtoak izan behar dute.