XV. Urrezko Aizkora Txapelketa ari da pixkanaka ekainaren 2an Azpeitian izango den finalera ailegatzen. Etzi, larunbatean, Bilbon maila nagusiko lehenengo finalerdia jokatuko dute. Igandean, berriz, Leitzako Amazabal pilotalekuan, 12:00etatik aurrera 23 urtez azpikoen bi finalerdiak jokatuko dituzte. Lehenengoan Kañamares eta Rodriguez neurtuko dira, eta bigarrengoan, Erasun eta Saralegi leitzarra. Harri-jasotzaile txapelketako proba ere izango da Leitzan. Hain zuzen ere, Josetxo Urrutia leitzarra ariko da, Jokin Eizmendi, Joseba Ostolaza eta Ibon Murgarekin batera.