Aimar Odriozolak irabazi du Aurresku Txapelketa

Ataria 2013ko maiatzaren 17a

XXVII. Aurresku Txapelketa irabazi du Aimar Odriozola ibartarrak. 12 eta 15 urte artekoen artean jantzi du txapela, eta 7 eta 11 urte bitartekoen sailean, Iñaki Lasa donostiarra izan da txapelduna Errenterian jokaturiko finalean. Desafioa eta Jorrai Dantza dantzatu zituzten dantzari finalistek, eta Odriozola izan zen puntu gehien batu zituena. Ez da ibartarrak janzten duen lehendabiziko txapela, aurresku txapelketa ugari irabaziak baititu. 15 dantzari lehiatu ziren finalean, eta iaz baino dantzari gutxiagok parte hartu dutela esan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!