Euskal Herriko V. Sega Ligaxkan izena emateko epea, astelehenera arte egongo da zabalik. Bertatik, Irailaren 6, 7 eta 8an, Hego Tirolen jokatuko den Europako Sega Txapelketako Euskal Herriko ordezkariak hautatuko dituzte. Datorren igandean, Basaburuan (Nafarroan) hasiko da liga, eta beste bi saio izango dira.