Mundumob ekimena Aiztondora eta Anoetara helduko da igandean

Ataria 2013ko maiatzaren 17a

Iraunkortasuna eta zero zabor herria bihurtzea aldarrikatzen duen Mundumob ekimenak Aiztondoko hiru herritan egingo du geldialdia igande honetan, Eman hartu nahi duzun mundua lelopean.

Lehenik eta behin, Adunako plazan izango dira, 11:30etatik aurrera. Ondoren, Zizurkilen egingo dute, 12:30ak aldera, eta amaitzeko, 13:30ean, Amasa-Villabonan izango da. Anoetan, 12:00etan egingo dute.

Gaur, berriz, Anoeta eta Tolosan entseguak egingo dituzte ekimena bi herri horietara iristen denerako dena prest izateko.  Anoetarren kasuan, 18:00etan egingo dute pilotalekuan. Tolosarrek, aldiz, ordu bat beranduago, 19:00ak aldera, Plaza Berrian.

Horrez gain, Tolosan beste entsegu bat egingo dute hurrengo ostiralean. Hau ere arratsaldeko zazpietan izango da, Plaza Berrian. Mundumoba, berriz, maiatzaren 31n egingo dute bertan, ostiralez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!