Saskibaloiko teknifikazio saioa igandean

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko maiatzaren 17a

Igandean, maiatzak 19, saskibaloi teknifikaziorako jardunaldia antolatu du TAKE saskibaloi taldeak. 11:30etik aurrera, Usabal kiroldegiko beheko kantxan ariko dira, 2001etik 2004ra bitarte jaiotrako neska-mutilekin. Prestakuntza lanak bertako entrenatzaile eskarmentudunek egingo dituzte, eta edozein ikastetxetako kideek parte har dezakete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!