Urteko jairik maitatuenetakoa da Harri Jaia Bedaion. Artubi Elkarteko kideek, auzotarrekin batera, egun osoko egitaraua antolatu dute gaurko. Horrez gain, maiatza eta ekainari ateak zabalduko dizkion ekimena izango da, ondoren, besteak beste, Asteburu Kulturala iritsiko baita, maiatzaren 25ean eta 26an.
Harri Jaia usadio zaharra da Bedaion, eta eguraldia lagun izatea espero dute auzotarrek, giro ederrean gauzatzeko ospakizunak. Badaezpada, goizean, San Isidro prozesioan aterako dute, hain juxtu, eguraldia lagun izan dezatela eskatzeko asmoz.
Egitaraua
Gaur, maiatzak 16
11:00. Meza Nagusia. San Isidro prozesioan aterako dute, eguraldia lagun izan dadin.
Ondoren. Fidel eta Mirariren trikiti eta pandero doinuez lagundurik hamaiketakoa egingo dute Abaetxe jatetxean.
Hamaiketakoan. Peñagarikanok eta Irazuk bertso saioa eskainiko dute.
Ondoren. Bazkaria, eta bertsolarien bigarren saioa.
Gauean. Herri afaria Artubi elkartean.