Film baterako figuranteak hautatzeko castinga egingo dute Leitzan

Ataria 2013ko maiatzaren 16a

Emilio Martinez Lazaro zinemagilea egiten ari den Ocho apellidos vascos filmeko irudi batzuk Leitzan grabatuko dituzte, eta figurante bila dabiltza. Leitzan ezezik, Lasarten, Arrasaten, Zarautzen, Getarian eta Zumaian ere grabatuko dute, eta orotara, 700 figurante behar dituzte.

Leitzan nahiz beste herrietan egingo diren grabaketetarako figuranteak hautatzeko, casting-ak egiten ari dira. Leitzako casting-aren kasuan, bihar izango da, 10:00etatik 20:00etara. 18 urte eta 100 urte bitarteko jendea behar dutela adierazi dute, hainbat perfiletakoak: «gazteak manifestazio bateko irudiak hartzeko, helduak portuan grabaketak egiteko, marinel itxuradunak, ekialdeko eta afrikar itxura dutenak, frontoian jolasten dakitenak, andaluziar itxurakoak, gitarra jotzen dakitenak, Sevillako dantzak dantzatzen dakizkitenak, mutil gihartsu eta kirolariak...

Film honetan figurante moduan parte hartu nahi dutenek ochoapellidosvascos@temps.es helbide elektronikora mezua bidali behar dute argazkiarekin, edo bestela, 915 558 999 zenbakira dei dezakete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!