Maddi Otegi, txapeldun

Ataria 2013ko maiatzaren 15a

Pasa den asteburuan haur eta gaztetxoen mailako Euskadiko Soinu Zahar txapelketako finalak jokatu ziren Legazpin.  Oinkari Dantza Taldeko kideak bertan izan ziren. Gaztetxoen mailarako talde billabonatarreko lau dantzari zeuden sailkatuak: Maider Etxeberria, Oihane Ayestaran eta Maddi Otegi billabonatarrak, eta Nerea Irurzun zizurkildarra. Lau dantzariek lan bikaina egin zuten, batez ere Maddi Otegik, bera izan baitzen txapelketako garailea. Irudian, Finaleko Oinkariko sei protagonistak: lau dantzariak eta beraien irakasle diren Lourdes Esnaola eta Iker Sanz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!