Bi mendi irteera antolatu ditu Aizkardik

Ataria 2013ko maiatzaren 15a

Bi mendi irteera antolatu ditu Aizkardi Mendi Elkarteak. Maiatzaren 26an izango da lehena, eta Moncayo mendilerroa zeharkatuko dute. Mila metro pasatxoko altueran dagoen Agramontetik abiatuko dira, Moncayora (2.227 metro) igo aurretik. Ondoren, Alto del Corralejo (2.274 m.), Lobera (2.227 m.) eta beste hainbat gainetatik pasako dira Añonen (836 m.) amaitu aurretik. Ibilbidearen iraupena, sei ordu t’erdikoa da eta 23 kilometroko distantzia du. Izen ematea zabalik da jada, elkartean bertan edo 649 717 182 telefono zenbakian. Hurrengo osteguna, hilaren 23a, izango da izen emateko azken eguna.

Ekainaren 29 eta 30ean berriz, Echoko bailarara joango dira autoz asteburu osoa bertan pasatzera. 30 euro ordaindu beharko dira, larunbateko afaria, lo egitea eta igandeko gosaria barne. Izen-emateko eguna, maiatzaren 16a, osteguna, izango da, 20:00etatik 21:00etara Aizkardi elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!