Borrokan segitzen dute

Ataria 2013ko maiatzaren 14a

Zizurkilgo Huyck Wangner lantegiko beharginen aldeko manifestazioan 300 pertsona inguru bildu ziren larunbatean Tolosan. «Bizirik gaude! Borrokan jarraitzen dugu! Beste batzuek kontrakoa esan arren, edo kontrakoa nahi arren», esan dute langileek. Mobilizazioekin jarraituko dutela azaldu dute, erakunde publikoekin irtenbide bat bilatzen jarraituko dutela, eta bide juridikoa jorratuko dutela. i.g.l.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!