Bertso saioa gaur, Anoetako Gaztetxean

Ataria 2013ko maiatzaren 10a

Herriko eta eskualdeko bertsolari gazteekin bertso saioa egingo dute gaur 22:30ean Anoetako Gaztetxean. Txomin Azpiroz eta Oier Urkola (Anoeta), Beñat Azaldegi (Tolosa), Imanol Irazustabarrena (Alegia), Unai Mendizabal (ZIzurkil) eta Ion Beloki (Andoain) izango dira bertsolariak. Bihar, berriz, Eratu eta Haxotz taldeen kontzertua izango da 23:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!