Mundumob ekimena Alegiara iritsiko da larunbatean. Hitzordua 12:00etan jarri dute, baina aurrez, 10:30ean, herriko plazan elkartuko dira azken entsegua egiteko asmoz. Dena prest ikusten dutenean hasiko dira eguerdian ekitaldiarekin. Antolatzaileek azaldu dutenez, «Orendaingo bidean mundu bola jaso eta honek zubi zaharra zeharkatuko du, eskuz esku plazara iritsi arte. Han ekitaldia eta dantza egingo ditugu». Azkenik, hamaiketakoa eta tertulia egingo dituzte.