Leitzan Ingurutxoa dantzatzen iazko Kultur Aroan.
Berrobin XXIII. Kultur Asteari ekingo diote astelehenean, eta Leitzan, berriz, atzo hasi zen XXXVI. Kultur Aroa. Batean zein bestean askotariko ekitaldiez gozatu ahalko da.
Berrobin, esaterako, estreinakoz Argazki Rally herrikoia antolatu dute. Parte hartzaileen argazkiak Solastoki elkartean izango dira ikusgai aste osoan zehar, eta irabazleek sari bikainak eskuratu ahalko dituzte. Sendabelarren nahiz sukaldaritza tailerrak, argazki emanaldia, patata tortilla erraldoia, mendi ibilaldia, kontzertuak edota bertso afaria ere izango dira, eta Kultur Astearen azken egunean, Udaberriko Merkatua egingo dute, bertako produktuekin, artisautzarekin, eta bigarren eskuko materialarekin.
Leitzan, berriz, sormen tailerreko haurrek eta eskolako antzerki taldekoek ikuskizun polita eskaini zuten atzo, Erleta eskolan. Horretaz gain, hamaika ekitaldi izango dira. Erakusketak egongo dira Aurreran nahiz udaletxean. Herri kirolen, auzolanaren, independentziaren edot
Pasa den urtean bezala, Felix Belaunzaran sukaldariak sukaldaritza tailerra egingo du aurten ere Berrobin.
a elikadura subiranotasunaren inguruko hitzaldiek eta mahai inguruek ere lekua izango dute. Antzerkia, dantza eta musika emanaldiak ere egongo dira, La Jodederaren kontzertua eta Pottola antzezlana, kasu. Nabarmentzekoak dira baita ere, Atekabeltz eguneko ekitaldiak, Euskal Herria Mendi Erronka, Mendia, Kirola eta Abentura zinemaldia, Eskulangintza Azoka edota Sagardo Eguna
Leitzako eta Berrobiko Kultur Asteetako egitarauak.