Azken eguna da gaur izena emateko etxebizitzetan

Ataria 2013ko maiatzaren 10a

Gazteentzako zuzkidura etxebizitzetan izena emateko epea gaur amaitzen da. Interesatuek dokumentazio guztia (inprimakiak, araudia…) udaletxeko harreran nahiz gizarte zerbitzuetan, kultur etxean edota www.ibarrakoudala.net webgunean eskuratu ahalko dute. Inprimakiak udaletxean edota kultur etxean entregatu beharko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!