Pasa den urteko geldialdiaren ondoren, berriz ere antolatu du Maiatza Gorria Izaskun Auzoko Otsabi Elkarteak. 2013 honetako jardunaldietan, besteak beste, espetxea, generoa, memoria historikoa, kannabisa edota internazionalismoa jorratuko dituzte. Gaurtik hasita, hilaren 27ra bitarte, sei hitzaldi antolatu dira elkartean bertan, guztiak 19:00etan. Hauxe da egitaraua:Maiatzak 9. Sormena kartzelan, Oier Gonzalezen eskutik.
Maiatzak 14. Memoria historikoa berreskuratzeko politika publikoak, Xabier Erauskinekin.
Maiatzak 16. Zer ulertzen dugu feminismoaz? Hizlaria: Eider Olazar Elduaien.
Maiatzak 21. Kannabisaren kontsumo arduratsua, Belarrak Kalamu Elkartearekin.
Maiatzak 23. Arrash filmaren proiekzioa. Rifeko gerran espainiar ejertzitoak egindako sarraski kimikoa du hizpide. Ondoren, Javier Rada eta Tarik El Idrissi zuzendariekin solasaldia.
Maiatzak 27. Venezuela, kapitalismoa kolokan. Gontzal Martinez de la Hidalga, Komite Internazionalistako kideak.