Mundumob ekimena Orendainen eta Ibarran

Ataria 2013ko maiatzaren 7a

Mundumob ekimena Orendainen hasi zen larunbatean, eta jarraipena Ibarran izan zuen, igandean.

Jon Erguin bera izan da Orendainen, koreografia gidatzen.[/caption]

Gipuzkoako Zero Zaborrek antolatu du Mundumob, eta herritarrak dantzan jarri nahi dituzte helburu zehatz batekin: «Guztiok daukagu mundua aurreko belaunaldiek jaso zuten aukera berdinekin jasotzeko eskubidea, eta ondorioz, guztiok daukagu mundua hurrengo belaunaldiei jaso dugun aukera berdinekin uzteko betebeharra». Orendainen ehundik gora lagun elkartu ziren, eta Ibarran ere plaza koloreztatzea lortu zuten. Mundumob-en hasieraren bideoa ‘tolosaldea.hitza.info’ webgunean dago ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!