Ekitaldi ugari antolatu dituzte maiatzerako Anoeta eta Villabonako gaztetxeek

Tolosaldeko Ataria 2013ko mai. 3a, 10:13

Anoetako eta Villabonako Onddo Gazte Asanbladen urteurrenak direla eta, ekitaldiz jositako egitarauak antolatu dituzte datorren hilabeterako. Gaur bertan hasiko dituzte ospakizunak bi herrietan, eta hilabete amaierara bitarte luzatuko dira.

Anoetako Gaztetxeak, hamalau urte beteko ditu eta bihar ospatuko dute egun handia. Goizetik hasita, patata tortilla lehiaketa, bazkaria, bizikletaz egingo den poteoa, afaria eta kontzertuak egingo dituzte. Maiatzaren 11an emango diete amaiera urteurrenaren baitako ekitaldiei.

Aldiz, Villabonako Onddo Gazte Asanbladak, hilabeteko asteburu guztietarako ekintzak antolatu ditu. Aurtengo ezberdintasuna, Onddorock bezala ezagutua zen festibalari beste formatu bat ematea izan da, talde ezezagunei aukera bat emanaz.

Horrez gain, I. Aiztondoko Gazte Topaketa antolatu dute Onddo bera, Asteasuko Matxintxulo, Zizurkilgo Txepetxa, eta Alkizako gazte asanbladek. Maiatzaren 18an ospatuko da Villabonan. Bazkaria, jokoak, triki poteoa, eta kontzertuak izango dira egun horretan. Bazkarirako txartelak salgai daude Villabonako Apatx eta Iratzar, Zizurkilgo Egarri, eta Asteasuko Patxine eta Iturri-ondo tabernetan.

Egitarauak

Anoetako Gaztetxea

Maiatzak 3. 22:00etan barrikotea gaztetxean.

Maiatzak 4 (urtemuga). Txupinazoa 12:00etan; 12:30ean, patata tortilla lehiaketa; 14:00etan, bazkaria; 18:00etan poteokleta; 21:00etan, afaria; 23:00etan, kontzertuak, Besteik be + ZirkiƱik bez. Gau osoan zehar tirrisklasa banatuko da. Sarrera 7 euro.

Maiatzak 8 (umeen eguna). 17:30ean, ume jolasak eta txokolatea.

Maiatzak 9 (zine gaua). Afari merienda 20:00etan, eta Intocables filma 21:30ean, terrazan.

Maiatzak 10. Bertso saioa 22:00etan.

Maiatzak 11. Kontzertuak.

Onddo Gazte Asanblada

Maiatzak 3. Umeentzako pelikula Aljibean.

Maiatzak 11. Argazki lehiaketa. 10:30ean, izen ematea Errebote plazan; 11:00-13:00, herrian zehar argazkiak egiteko aukera. Hiru argazki aurkeztu ahal izango dira. Irabazleak, bi pertsonentzako afari bat jasoko du opari gisa.

Maiatzak 12. Erromeria Komizarren. 11:00etatik irteera izango da Komizarrera Errebote plazatik. Han, trikitilari eta bertsolariak entzuteaz gain, pintxo eta edariak dastatzeko aukera izango da.

Maiatzak 25. Goizean, haurrentzako jolasak Errebote plazan; 12:00etan, Frontenis txapelketako finala Behar-Zana pilotalekuan. 16 urtetik gorakoek har dezakete parte. Izen ematea, onddogazteasanbladabillabona@hotmail.com helbidean egin ahal izango da; 21:00etan, bertso afaria Harituz elkarguneko kideekin Berdura Plazan.

I. Gazte Topaketa

Eguna. Maiatzak 18.

Herria. Villabona.

Parte hartzaileak. Villabonako Onddo, Asteasuko Matxintxulo, Zizurkilgo Txepetxa, eta Alkizako gazte asanbladak.

Egitaraua. 14:00etan, bazkaria Berdura plazan; ondoren, jokoak Aiztondoko gazteen artean; triki-poteoa 19:00etan; 21:30ean, Perdidos entre ilusiones, Wainot, Behatxe Roja, 3gabe2 eta Insania Crew taldeen kontzertuak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!