Larramendi auzoko arkaute etxean auzo lokalak atondu dituzte eta bihar arratsaldean egingo dute inaugurazioa. 17:00etan hasiko dira haurrentzako jolasak, 18:00etan egingo da merienda eta 19:00etan luncha izango da. Larramendi Bizirik auzo elkarteak auzotar guztiak gonbidatu ditu parte hartzera.