Aralarko larreek langa zabaldu diote milaka abereri

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko maiatzaren 2a

None
None
None
None

Ardi, behi eta behorren aitzakian, festa giroan ospatu dute Larraitzen, beste urte betez, Aralarko larre irekiera

Abereen aitzakian antolaturiko festa egunak, milaka bisitari bildu zituen Txindokiren magalean.

Aurtengo maiatzaren lehenak ere ez du hutsik egin, eta Larraitzen festa giroa nagusi izan zen atzo, Aralarko larre irekieraren harira.

Artisauen postuek nahiz jakirik gozoenek milaka bisitari erakarri zituzten Txindokiren magalera, eta goizean goizetik abereei eskainiriko hamaika ikuskizun izan ziren: zaldi domatzailea, mendiko behor eta zaldien Gipuzkoako lehiaketa nahiz aizkolarien erakustaldia.

Ardi, behi eta behorren aitzakian, bertsolariak ere aritu ziren, eta bazkari legea egin ondoren, oinak astintzeko aukera izan zuten bertaratuek, Triki Beltz taldearen erromeriako doinuez.

Era berean, Nafarroa eta Gipuzkoa lotzen dituen Ausa Gaztelu mendiaren eguna ere ospatu zuten Aritza kultur elkartekoek, eta festarekin bat egin zuten ibilaldiaren ondoren.

_______________________________________________________________________________________

Amasa-Villabona: ABEREEN GOIZA KOMIZARREN ERE

Maiatzaren 1a aprobetxatuz, Villabonako Udalak bigarrenez antolatu du, aurten, Komizarreko larre irekiera. Atzo goizeko eguzkiaren babesean, hainbat herritar igo ziren Komizarreko belazeetara, eta abereak larreetara igotzearen aitzakian, trikitia eta hamaiketakoa izan zituzten lagun.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!