Eskualdeko lehen festak hastear dira

Ataria 2013ko maiatzaren 1a

Asteasuko Elizmendi auzoan eta Orexan festa giroa nagusituko da datorren asteburuan. Urteko lehen jaiak ospatzen dituzte bi herrietan, eta bai batean zein bestean ederki pasatzeko osagairik ez da faltako.

Hiru eguneko festei etzi emango diete hasiera Orexan. Hain zuzen ere, dianak iragarriko du jaien hasiera, eta ondoren, ohiko moduan, oilarraren jaitsiera egingo dute. Bertsoak eta pilota uztartuko dira ondoren, eta pintxoen arteko lehia ere izango da. Gauean, musika izango da goizaldera arte. Larunbatean gaztetxoentzat hainbat ekitaldi izango dira, eta afariaren ostean musika izango da, La Jodedera taldearekin, eta azken egunean dantza eta bertsoak nagusituko dira.

Asteasun, bestalde, Simonen jaitsierarekin hasiko dira festak larunbatean. Haurrentzat duatloia eta jolasak izango dira, eta ondoren, afarian bilduko dira denak. Gauean, erromeria izango da. Igandeko plater handia herri kirolak izango dira. Trikitilarien doinuek alaituko dute ikuskizuna, eta Simonen igoerarekin datorren urtera arte agurtuko dituzte jaiak.

EGITARAUAK

ASTEASU

MAIATZAK 4, LARUNBATA

16:30. Mus txapelketa herrikoia. Izen ematea 15:45etik 16:15era. 16:20ean zozketa, eta 16:30ean txapelketaren hasiera. Bikoteko partaide batek asteasuarra izan behar du.

16:30. Txupinazoa eta Simonen jaitsiera.

Ondoren. Duatloia haurrentzat: mendiko txirrindularitza eta krosa.

Ondoren. Haur jolasak.

19:00. Haurrentzat zezen txiki eta poneyak.

20:30. Herri afaria erretore etxean.

23:00. Erromeria, Ansorregi, Larrañaga eta Lutxurdiorekin.

Goizaldera. Txokolatea.

MAIATZAK 5, IGANDEA

11:30. Meza Santa Kruz ermitan.

Ondoren. Hamaiketakoa eta toka txapelketa, Laja eta Mikel trikitilarien doinuek lagundurik.

17:30. Herri kirolak: Lapazaran Iparraldeko jokoak (lasto altxatze, lasto jaurtiketa, ingudea...) eta Jagoba Otaegi harri-jasotzailea.

Ondoren. Laja eta Mikel.

20:00. Simonen igoera.

Ondoren. Laja eta Mikel.

OREXA

MAIATZAK 3, OSTIRALA

SANTA KRUZ EGUNA

11:00. Diana herriko txistulariekin.

12:30. Oilar jaitsiera.

13:00. Bertso pelota. Pilotariak: Etxeberria-Urruzola, Umeneta-San Sebastianen aurka. Botileroak: Beñat Gaztelumendi eta Jon Maia.

14:30. Pintxo Lehiaketa.

Bazkalostean. Txiki eta Jon Plazaolaren bakarrizketak.

18:00. Orexa-Lizartza-Ikaztegieta eskola arteko areto futbol saioak.

Ondoren. Afari merienda Eneritz eta Eider trikitilariekin.

Ondoren. DJ Bull.

MAIATZAK 4, LARUNBATA

11:00. Umeen udaberriko pilota topaketa.

16:30. Ume jolasak eta puzgarriak.

19:30. Batukada emanaldia herrikoen eskutik.

21:00. Herri afaria.

Ondoren. La Jodedera eta DJ Bull.

Tartean. Haundi jolasak eta baratzuri zopa.

MAIATZAK 5, IGANDEA

12:30. Ozenki Tolosako txistularien emanaldia.

17:30. Lizartzako Otsolar dantza taldearen emanaldia.

Ondoren. Sagardo dastaketa ISK&Bila txarangak alaiturik.

19:30. Bertso saioa: Julio Soto, Alaia Martin, Aitor Mendiluze eta Sustrai Kolina.

Ondoren. Festen amaiera eta oilarraren igoera.

Asteasuko Elizmendi auzoko iazko jaietako une bat.[/caption]

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!