Errauste planta irudikatuz

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko apirilaren 30a

Aiztondo bailarako Ernai gazte antolakundea, atez atekoaren alde eta errauste plantaren aurka azaldu zen, pasa den ostiralean Villabonako Berdura plazan egindako agerraldian: «Gazteok ez dugu inongo errauste plantarik nahi», nabarmendu zuten. Hau al da nahi duzuen etorkizuna? zioen pankarta baten aurrean, errauste planta bat irudikatu zuten gazteek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!