Leitzako Caritas eta gizarte zerbitzuek bultzatuta, elikagaien bilketa ari dira egiten aste osoan zehar, herriko dendetan. Bada, igandera arte, hilaren 28ra arte, egongo dira karrapeko tabernan, 18:00etatik 20:00etara. Herritar ororen parte hartzea eskatu dute. Kontserbak, arroza, lentejak, xaboia, pardelak, olioa, pasta, esnea, patatak edota garbantzuak eraman daitezke.