Maxurrenea Herrintzat plataformako kideak Nafarroako parlamentuan izan ziren herenegun, EHBildu, Geroa Bai, Izquierda-Ezkerra eta UPNko ordezkariekin. Euren aldarrikapenen berri eman zieten. PPNk ez diela hitzordurik eman adierazi dute, eta PSNrekin, berriz, atzo bildu ziren. Gaur parlamentuan egingo duten agerraldiaren zain, alderdiek ez dute zalantzan jarri leitzarrek Maxurrenea herriari itzultzeko eskaeraren zilegitasuna. Bestalde, herenegun elkarretaratzea egin zuten, Leitzan, 175 lagun inguruk, Maxurrenea Leitzarrei itzultzeko eskatzeko. hitza