Loatzokoak tuteran

Ataria 2013ko apirilaren 24a

Loatzo Musika Eskolako 75 ikasle eta 9 irakasle Tuteran izan dira asteburu pasa. Nafarroa Oinez Tuteran ospatzen da eta horren barruan kokatzen den Musika Oinez 13 ekimenean parte hartu dute. Ostiralean kontzertua eskaini zuten Tuterako Argia ikastolan, larunbat goizean kalejira ezberdinak egin zituzten herrian, eta arratsaldean kontzertua eman zuten Jesuitas aretoan. Musika Eskolako kideek adierazi dutenez, «oso esperientzia aberasgarria» izan da eta «oso pozik» daude dena «primeran» joan delako. hitza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!