Konpromiso etikoa eskatuko dute

Ataria 2013ko apirilaren 24a

Alegia, Anoeta, Amasa-Villabona, Ibarra eta Tolosako Zero Zabor taldeetako ordezkariek, beste hainbat herrietakoekin batera, agerraldia egin berri dute, hondakinen kudeaketaren inguruko hausnarketa jasaten ari den «mutilazio saioa» kezkaz ikusten dutelako. Adierazi dutenez, «zentzugabekeria da, gaika biltzearen alde egotea, baina gero horrekin egingo denaz kezkarik ez izatea», eta errauste planta «sektore ekonomiko-politiko indartsuen helburu» dela gehitu dute. Zero Zabor taldeak mozioak aurkeztuko ditu, udalek konpromiso etikoa har dezaten. hitza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!