Oargiren irteera Iparla mendira

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko apirilaren 24a

Datorren apirilaren 28an, Oargi mendi elkarteak Iparla mendira (1.044 metro)irteera egingo du. Aritzakun bailarako beste tontor batzuk igoko dituzte Iparlara iritsi aurretik: Irubelakaskoa, Gorramakil, Gorramendi eta Tutulia. Guztira, 8-9 orduko ibilbidea izango da, 25 kilometrokoa eta 1.000 metroko desoreka duena. Izena emateko: 688 69 86 42 edo info@oargi.org. 10 euro aurreratu beharko dira Euskadiko Kutxako honako kontuan: 3035 0028 11 0281141038.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!