Arrazakeriak elkarbizitzan duen eragin kaltegarriari aurre egiteko asmoz, zurrumurruen eragina aztertuko dute ondorengo hilabeteetan Villabonako Mintzolan. Prestakuntza tailerren helburua, norberak ahal duen heinean, zurrumurruekin amaitzea da. Horretarako hainbat jardunaldi antolatu dituzte Amasa-Villabonako Udalak, Tolosaldea Garatzenek, Mundu bat Tolosaldeanek eta SOS Arrazakeriak. Tailerretan jadanik 26 lagunek eman dute izena, baina oraindik edonorentzat dago lekua. Horretarako, edo informazioa lortzeko, 943 65 45 01 zenbakira edo inmigrazioa@tolosaldea.net helbidera idatzi behar da.
Prestakuntza tailerrak
Bihar, apirilak 24
18:00etan, Mintzolan. Begiruneko Xabier Aierdi irakaslearen eskutik, Kulturak eta identitateak. Aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurruak.
Apirilak 30, asteartea
18:00etan, Mintzolan. SOS Arrazakeriak-eko Agustin Unzurrunzagaren eskutik, Zurrumurruen aurkako erantzunak. Eskualdean diren zurrumurru hedatuenen azterketa.
Maiatzak 10, ostirala
18:00etan, Mintzolan. Rafa Crespo Uberoren eskutik, Nola funtzionatzen duten zurrumurruek, nola eragiten digun zurrumurruen birusak. Ondoren, Ekintzarako lanabesak izeneko tailerra.
Maiatzak 15, asteazkena
18:00tan, Mintzolan. Zer egin dezakegu Tolosaldean zurrumurruei aurre egiteko?