Igande honetarako, hilaren 21erako mendi irteera antolatu du Leitzako Mendibil mendi taldeak. Eginotik (Araba) abiatuko dira, eta Olano eta Arbarrain gailurrak igoko dituzte. Parte hartu nahi dutenek gaur dute izena emateko azken eguna, Leitzako Astiz edo Maimur liburudendetan edo mendibilaurrera@hotmail.com helbidera idatzita. Bazkideek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 10 euro. Igandean 08:00etan egin dute hitzordua, Oialde parean.