‘Ez gara Palestinaz ari’ antzezlana ikusteko aukera Larraulen, bihar

Ataria 2013ko apirilaren 18a

Bihar, arratsaldeko zortzietatik aurrera, Ez gara Palestinaz ari ikuskizun arrakastatsuaz gozatzeko aukera izango da Larraulgo elizan. Imanol Kamio, Ander Lizarralde, Unai Muñoa eta Aitor Atxegak osatutako laukotearen emanaldiak, antzerkia, bertsoak, pianoa, gitarra, akordeoia eta poesia uztartzen ditu, eta kritika onak jasotzen ari da.

Musika asteburua Asteasun

Asteasun, musika asteburua antolatu du EBIA kultur taldeak. Bihar, gaubela keltiarra izango da Iturriondo jatetxean, Limerick taldearen kontzertuarekin. Larunbatean, arkupetako erromeria izango da Tapia eta herriko trikitilariekin, arratsaldeko seietan. Igandean, berriz, Andoaingo Musika Bandak kontzertua eskainiko du frontoian 12:30ean. Aurretik, kalean zehar ibiliko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!