Aizkardik Joargo tontorrera irteera antolatu du

Ataria 2013ko apirilaren 18a

Aizkardi Mendi Elkarteak irteera ederra antolatu du igande honetarako. Lizarra eta Viana arteko Kodes mendi lerrora joango dira. Sei ordu t’erdiko eta 20 kilometroko itzulian, besteak beste, 1.419 metro dituen Joar mendiaren tontorra igoko dute. Ibilbidea Kodesko santutegian hasiko dute, eta Acedo herrian amaitu.

Izen ematea, gaur

Aizkardiren mendi irteerara joan nahi duen edonork, horretarako aukera izango du, beti ere, izena gaur ematen baldin badu, epea hain justu gaur amaitzen baita. Irteerara joateko 649 71 71 82 telefono zenbakira deitu behar da, 20:00etatik 22:00etarako tartean. Beste aukera bat, ordutegi horretan Aizkardi Mendi Taldearen egoitzara agertzea izango litzateke.

Igandean mendizaleak goizean goiz abiatuko dira Villabonako Olaederra kiroldegiaren aurretik. Hitzordua 07:00etan jarri dute, eta esan beharrik ez dago, egun guztiko irteera izango dela. Aizkarditik herritarrak animatu dituzte izena ematera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!