Ostegunetik igandera bitarte, Alegiako Intxurre pilota eskolako pilotariek hainbat partida jokatuko dituzte Udaberri Txapelketaren barruan. Eskualdeko partidei dagokienez, ostegunean eta ostiralean Ikaztegietan jokatuko dituzte partidak. Pilota jaialdiak 19:00etan hasiko dira. Ostiralean, Altzon eta Alegian ere jokatuko dira lehiak, eta hauek ere 19:00etan hasiko dira.