Atez ateko sistema jartzea berraztertzeko eskatu du PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko apirilaren 17a

Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo ordezkari sozialistek «atez atekoa inposatu» egin nahi dutela salatu dute

Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo PSE-EEko ordezkariek, herri hauetako udalei atez ateko hondakin bilketa sistemaren inguruan hartu duten jarrera berraztertzeko eskatu diete: «Atez atekoa hainbat protesta eta tentsio sortzen ari da, eta ez dugu inposaketarik nahi».

Honen harira, Maria Luisa Arijak eta Oscar Martinezek, gogora ekarri nahi izan dituzte bi herrietan atez atekoaren aurka bildutako sinadurak: «Villabonan 1.934 sinadura jaso dituzte, eta Zizurkilen 1.275 lagun azaldu dira bosgarren edukiontziaren alde».

Gainera, Bilduko udal ordezkariak «jarrera itxia» erakusten ari direla diote sozialistek, «herriarren oposizioa garbia den arren».

Honenbestez, eta Bilduri «itsutasun ideologikoa» alde batera uzteko eskatuz, hondakinen arazoa «herritarren arteko elkar ulertzearen bidez» konpondu behar da PSE-EEren ustez, «eta ez indarkeriaren bidez».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!