Lara Arruabarrena tenista tolosarrak, Lourdes Dominguez galiziarrarekin batera, Katowiceko (Polonia) txapelketa irabazi du. Modu horretan, binakako lehendabiziko WTA txapelketa bat eskuratu du Arruabarrenak. Raluca Olaru errumaniarra eta Valeria Solovyeva errusiarraren aurka jokatu zuten finala, eta 6-4 eta 7-5eko emaitzarekin irabazi zuten partida.
Lara Arruabarrenak lortua du aurten banaka WTA txapelketa bat, Calin (Kolonbia), hain zuzen ere.