Gutuna: Atez ate eta bosgarren edukiontzia edo errauste planta

Tolosaldeko Ataria 2013ko api. 12a, 00:45

Dagoeneko ez da albistea atez atekoa hondakinak ondoen sailkatuta biltzen dituen bilketa eredua dela. Hainbat herrialdetan aurrera daramatena eta Espainiako eta Europako agintari batzuk txalotu eta zoriondua.

Atez ateko sistema ez da hain deserosoa, ez zikina eta ezta beste sistemak baino garestiagoa ere.

Baina ni beste erreflexio batzuk aurkeztera nator. Atez ateko bilketaren ordez bosgarren ontzia edo errauste planta bultzatuz Tolosaldea Txukun izeneko plataforma bat aurkeztu dute herri batzuetan. Garbi dago plataforma honen atzean, aurrean, eskuinean eta ezkerrean EAJ-PNV dagoela.

Hauek bultzatzen duten eredua bai dela erosoa (dena ontzi batean bildu eta zuzenean errauste plantara botatzea) eta zikina. Inguruko kilometro askotan gaitz larriak sortzen dituena eta gordetzen zailak diren hondakin kimikoak ere sortzen dituena.

Hau guztia gutxi balitz, baita oso garestia ere. EAJ-PNV ez dago hondakina sailkatuta biltzearen alde, eta errauste planta martxan nahi duela bistakoa da. Saiatuko da Zubietako errauste planta egiten, behar duen zabor guztia bosgarren ontzian sartuz eta ezin izango balu lortu, garbi dauka, hemen (Gipuzkoan) sortzen den zabor guztia Bizkaiko errauste plantak behar duela funtzionatzeko.

Bukatzeko, zoriondu egin nahiko nituzke, Gipuzkoako Foru Aldundiaren plana eta baita atez ateko bilketa martxan jarria duten herri eta herritarrak ere. Gure eredu baitira. Eta animatu nahi nituzke, eredu hau martxan jartzera goazen herri eta herritarrak. Gipuzkoa eta Euskal Herri garbi-garbi bat lortzen lagunduko dugulako.

Joxe Mari Urkola Roteta. Anoetako Sortuko kidea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!