Haurrei bideratutako Jon Beldurgabea antzezlana eskainiko dute Aitor Fernandino eta Alfonso Diez clown-ek, igandean, Gurea antzokian. Grimm anaien ipuin klasikoaren egokitzapena da. Ikuskizuna 16:30ean hasiko da, eta 15:45ean irekiko dira ateak. Sarreren prezioa lau eurokoa da haur zein helduentzat.