Maxurrenea udalari itzultzea eskatzeko sinadura bilketa abian

Ataria 2013ko apirilaren 11

Maxurrenea Herrintzat plataformak jarri berri du abian Leitzako Maxurrenea eraikina herriari bueltatzea eskatzeko sinadura bilketa. Sinadurak herriko taberna eta komertzioetan, zein udal bulegoetan bilduko dituzte, eta horrez gain, krosaren egunean zein KulturAsteko bi igandeetan mahaia jarriko dute Leitzako plazan.

Hain zuzen ere, Torrea herrikoa, Gaztañaga, Landaberri, Peritza, Txoko, Musunzar, Adur, Leitzarra, Beatrizenea, Zortziko, Ogiberri eta Zirkulo tabernatan udaletxean eta liburutegian, Maimur eta Astiz liburudendatan, Sarrio lantegian eta gaztetxean jarri dute sinatzeko aukera.

Leitzako Sortuk bat egin du sinadura bilketarekin, eta herritar guztiak deitu dituzte sinatzera. Sinadura bilketaz gain, hilaren 22rako elkarretaratzera deituko dituzte herritarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!